HIMLUNG 2008

2008ko urriaren 12an Himlung Himaleko gailurra zapaldu nuen. Niretzat Himalaian eta Europatik kanpoko nire lehenengo mendiko esperientzia. Zer esanik ez niretzat lorpen horrek suposatu zuena.
Baina askoz lehenago, ia bi urte lehenago lankide talde bat prestaketekin hasi ginen, bi urte luze non zer mendira joatea erabaki genuen, parte hartzaileak ere aldatu ziren eta azkenean, mendia eta nortzuk joan behar ginen argitu zenean benetako epedizioa hasi zen.
Askotan mendira iristen zarenean espedizioa hasten dela dirudi, baina urte eta erdi luze bat detaile guztiak zehaztu bitartean, espedizioko oso parte garrantzitsua da eta mendiaz gain etapa horren gora beherak ere buruan eta bihotzean gelditzen dira .
Niretzat eta joan ginen guztientzat ere, espedizio honi aurre ematerakoan, gurekin sendagile bat etortzea kriston segurtasuna eta konfidantza eman zigun. Iñakik esan zuen bezala, Kiko gure “Angel de la guarda” izan zen.
Ez zitzaion arraizorik falta. Espedizioko hiru partaidek zerbait larri sufritu zuten: Elena erizaina, helikopteroz eraman behar izan zuten garuneko edema izan zuen eta, Diego gailurra zapaldu gabe gelditu zen biriketako edema izan zuelako ere eta Unaik oinetako behatzetan izozte handiak izan zituen ere.
Denetarik izan genuen, baina han bizitako esperientziak, batez ere hurbiltze 8 egunetan bizitakoak, urritasun guztiak ahaztarazi zizkigun.

1. ATALA. HERRIA

Himlung Himal 7.126 metrotako mendia Himalaiako mendikatean eta Annapurna eta Manaslu mendien artean kokatuta dago, mendi handi ezezagun bat da eta ohizko espedizioetatik aldendua dago. Bere lehenengo igoera oso hurbil dago, 1992ko urrian hain zuzen eta Frantziako espedizio batek igo zuen.
Nepaleko Gobernuak Naar eta Phuko bailarak 2003. urtean, atzerriko turistentzat, behin betiko ireki zituen,  eta azken hiru urtetan mendizale aktibitatea maizago hasi da eskualde honetan. Espainiar estatuko espedizioei dagokionez, Himlung Himaleko gailurrera igotzea hiru espedizio besterik ez dute saiatu eta bakarrik Gipuzkoako batek gailurra zapaldu zuen, 2003. urteko udaberrian hain zuzen.
Bidaia inongo arazorik gabeizan genuen: hegaldiak, hegazkin aldaketak, ordutegiak eta abar. Azkenean Kathmandu hiriburura iritsi ginen eta dena aldatu zen, informazio eza, denetarako hilarak, paperak bete behar (burokratzia), deus egin gabe funtzionarioak edonon, .........
Halakoa da Nepal!. Lagun batek, Nepalez gozatzeko “nepalizazio” prozedura bat osatu behar zela esan zidan behin, eta ez zitzaion arrazoirik falta. Kathmandu “kaos”aren hiriburua da ere, kutsadura akustikoaz gain, autoak eta kamioiak oso zaharrak dira eta kutsadura ikaragarria sortzen dute.. Kaleak jende, auto, moto, bizikleta, eta abarrez gainezka daude, baina nork bere kabuz egiten du eta trafiko araualdiari eta udaltzainei kasorik ez diete egiten.

Hala ere ez dira l i s k a r r a r i k sortzen eta lasai ikusten da jendea, normaltasunez hartzen dute eta “stressa” ez dakite zer den, m u n d u k o denbora guztia daukate.
Kathmandu “azoka jarraia” dela esango nuke, goizean goiz jende asko kalera ateratzen da, ia denetarik saltzen da eta jende pilo bat ere gora eta behera postuz postu ibiltzen da. Hemen gure herrian infartoaren mugan ibiliko ginateke martxa horrekin, baina han jendea lasai eta pozik ikusten da.

Oinarrizko baliabide eza bistan dago, adibidez indar elektrikoa toki askotan ordu gutxitan dute normalean, gaueko lehenengo orduetan bakarrik, beraz izozkailuak eta halakoak bakarrik sorgailu elektrikoak dituztenek erabiltzen dituzte eta zenbait gauza (izoztuak, garabiak, ...) aurkitzea oso zaila da.
Gu iritsi ginenean, kudeaketa batzuk egiteko bi egun izan behar genituen, Ministeritzan baimenak lortu, aireportuan gure kargoa hartu, material guztia antolatu eta bidoietan banatu eramaileek eraman ahal izateko. Edozein gauza egiteko, nahiz eta sinplea izan, goiz oso bat edo egun oso bat behar zen, dena den bi egunetan
dena prest izan genuen gure abentura hasteko.

Gure plana oso gogorra zen, 7.000 metrotako mendi batera joateko egokitze plana egin behar da eta guk oso denbora gutxi genuen plan on bat betetzeko. Altueran oxigenoa eta presioi eza dago, eta honen ondorioz
“altuerako gaitza” delakoa jasaten da, hori gerta ez dadin egun batzuk behar dira altueran gora eta behera joatea gorputza egokitzeko.

Plana gogorra zen hilabete bat besterik ez genuelako, eta gogorra zen erebeheko kanpamentura iristeko zortzi egun oinez behar genituelako, 790 metroetatik 4.030 metroetara igotzen. Hala eta guztiz ere gogoz hartu genuen gure proiektua. Gure mendia herrialde basati bat eta han bizi diren jendeak ezagutzeko aitzakia izan zen.
Kathmandutik ateratzea abentura bat da, etengabeki gidari guztiak azken momentuan istripu bat izatetik salbatzen dira. Nepaleko errepide  nagusia Kathmandutik Pokarara joaten da eta gu ere hortik bagoaz, Besi Saarrera iritsi behar dugulako. Osotara 150 Km. daude eta “bakarrik” 7,5 ordu kostatzen zaigu. Hori bai, paisaia ikaragarriaz, arroztiez, oihanez eta beroaz inguraturik.

Iritsi baino lehenago emakume talde batek bidea mozten digu, ez dakigu ongi zer nahi duten, baina 200 rupia
eman (2 euro) eta oso zoriontsu pakeanuzten gaituzte. Lehenengo mendi altuak ere, Manaslu ingurukoak, ikusten ditugu eta zirrara bat sentiarazten digu guztioi. Lehenengo lau egunetan bidea oso ezaguna da,  Annapurnaren trikinarena. Hirurogei Km. 4 etapetan eta 795 metroetatik 2.618 metroetara igotzen da. Martxa hau gorputza altuerara egokitzeko oso ongi etortzen zaigu. Egun hauetan dudarik gabe umeak protagonistak dira, errepidea iristen ez den Nepal batean sartu gara eta umeak edonon eta nork bere farre politena aurpegian eta denak hurbiltzen zaizkigu bere eskua emateko, zerbait eskatzeko bere oihuz deika.... Namasteee!, ... Hello!, ... By By!... batzuk ausart eta beste batzuk lotsati.

Nepaleko natura baino politagoak eta basatiagoak, umeak dira.

Bidean denetarik ikusi dugu: eskolara joateko kilometro pilo bat ibili behar duten ume asko, saltzeko postu pilo bat, neska oso politak, gazteak, zaharrak, baina guztiak jantzi koloretsuz, asto hilarak zamarekin, banbuzko zubi beldurgarriak, sirgazko beste batzuk kriston ibaiak zeharkatzeko, ... Gero eta aurrerago joan, gero eta jende gehiago ikusten da, munduan galdurik dagoen bazter honetan hainbeste jende gora eta behera ikusteak gezurra dirudi.
Oraindik ez dut aipatu, baina gure material guztia eramateko, 18 asto eta 22 zamaketari (porteadoreak) gurekin etortzen dira. Gehiegi, ez da?
Azkenean gure ibarrean sartzen gara eta ez dakigu hemen zer aurkituko dugun, orain dela gutxi arte Naar-Phu ibarra turismoentzat itxita egon da eta oso erreferentzia gutxi daukagu. Beste lau egun dauzkagu beheko kanpamendura iristeko eta bidean herri bat dago, PHU, guretzat herri misteriotsua eta ezezaguna.

Kototik Phu herrirainoko bidea 3 egunetan egiten dugu, ia 40 Km. daude. Koto 2.618 metrotan dago eta Phu 4.030 metrotan. Ibar honetan ez dugu turistarik ikusi eta oso jende gutxi dago. 
Bidea, batez ere, pinudi erraldoien artean doa eta askotan paretetan landutako bideak hartzen ditugu.

Altuera hartzen dugun heinean, landareria desagertzen da eta goi belardiak bakarrik ikusten dira. Ibar sakonetatik, oihanez beteta eta klima tropikalaz, erdi basamortua den toki bateraino pasatu gara, Tibeten antzekoa.
Meta herritik pasatzen gara, ez da inor bizi. Hotel bat dago bakarrik eta gure zamaketariek girotzen dute. Meta herritik Kanguru mendira igotzen da. 2003an elur jauzi batek Frantziako espedizio oso bat harrapatu zuen (20 lagun inguru hil ziren), baita herri ondoan larratzen zuten 200 yak inguru ere. Chyako eta Kyang herriak ere hutsik daude, baina bi hauek Phu herriko jendeak bere yakek neguan larratzeko erabiltzen ditu eta hara denboraldia pasatzera jaisten dira. 

Azkenean Phu herrira iristen gara eta gure aurrean Erdi Aroko ematen duen herria eta jendea ikusten ditugu. Garia lantzen ari dira garai honetan, eta dena eskuz egiten dute, uzta nabalez, eta espigak eta aleak eskuz banatzen dituzte. benetan ikusgarria!. Phu gainean monastegi budista bat dago. Orain dela gutxi arte lama bat bizi zen han baina Kathmandura joan zen bizitzera (tuntuna ez zen) eta orain bi neska (monja antzekoak) bizi dira.

Eguneko ordu gehienetan aintzineko budismoaren liburu zaharrak zaintzen eta irakurtzen egoten dira, eta meditazio bizimodua dute. Bisita egiten diegu eta mendian arrakasta izateko bere errezuak eginen dituzte, eskupeko bat eman eta gero, te tibetarra haiekin hartu eta gero, gure kanpamentura bagoaz. Heldu den egunean mendiko abentura hasiko da, baina ez du zer ikusirik orain arte bizi dugunarekin.

Aldez aurretik herrira azken bisita egiten dugu eta harritutak gelditzen gara, umeak leku guztietatik agertzen dira, arropa zaharrez jantzitak, muki lehorrak sudurretan, baina hauek ere bere alaitasuna agerian. Hemengo jendearen itxura erabat Tibetarra da, baliabide gutxi dute, hala ere ez dute faltan botatzen, betidanik horrela bizi dira.






Ibar sakratu honetatik, otoitzeko banderak airean eta harri sakratuez josita eta animaliak hiltzea beraien erljioak uzten ez duen toki honetatik, Himalaia handia sortzen da eta bere gailurretan beraien Jainkoek pakea eta lasaitasuna kutsatzen dizkigute.











2. ATALA. MENDIA

Phu herrira iritsi ginen eta ondoko monastegia bisitatu genuen, hango mojei haien otoitzak eskatzeko eta horri esker gure mendiko abenturak zoriontsu izan zezan. Phu herrian geundela, Himalaiako bihotzean sentitzen ginen.
Sentsazio hori, mendi barnean sartzen ginen heinean aldatzen zen, glaziarrek eramandako harri piloak, morrena erraldoiak edonon, kristoren serakak gainetik erortzear, .... Himalaiako bihotza atzean utzi eta gertu bere hodiak, esteak eta abar aurkitu genituen.

Azkenean mendian sartu gara eta horrek txipa aldarazten digu, orain benetako arazoak hasi gara sentitzen, k a n p a m e n t u basera iristeko buruko mina eta arnasteko arazoak hasten dira. Oso mantso ibili behar da eta astakeriak aurrerago pagatzen dira, nork bere pausoa hartu behar du eta gero eta mantsoagoa joan hobe, eskerrak zamaketariek gure material guztia eramaten dutela, hauek ohituratuak dira lan eta baldintza hauetan, ikustekoa da hala ere.

Gure kanpamentu basea 4.830 metrotan kokatua dago eta toki atsegina eta polita da. Oraindik ez dago elurrik eta belardian montatzen da, inguruko guztiak merezi du: hego mendebaldean Annapurnak (8.091 m.) oso gertu ikusten dira eta ez askoz urrunago Dhaulagiri (8.167 m.) ere ikusten da, iparraldera gure mendia ez da ikusten baina bere glaziarrak eta pareta ikaragarriak bai, ondoan 7.000 metrotako mendi batzuk eta leku guztietatik glaziarrak eta meni beldurgarriak.
Kanpamentu basetik aurrera ez dugu zamaketaririk materialarekin laguntzeko eta gu bakarrik moldatu behar gara. Hasteko bide egokiena aurkitu behar dugu goiko kanpamentuetara iristeko eta gure sorbaldan behar den material guztia igo behar dugu: kanpaina dendak, sokak, estakak, janaria eta arropa asko besteak beste.
Honekin guztiarekin eta nekea eta burukominarekin erantzuten digu gorputzak, egokitze prozesuan baikaude.

Jantokia denda handi bat, sukaldea beste bat, komuna beste txiki bat eta beste zortzi denda guretzat, gurekin
geldituko den sukaldaria, 2 laguntzaileak, ministerioko ordezkaria eta shirdar bat (kontratatu genuen arduraduna).
Bai, hala da kanpamentu basea, gure sukaldari nepaliarra genuen eta gure gonbidatua “Mister Pako”, hau da Nerpaleko gobernuak guk pagatutako baimenarekin mugetatik ez ateratzeko jartzen dizun zaindaria edo polizia. Harritzekoa izan zen baina oso pozik egon ginen berarekin, bihotz oneko gizona zen eta ongi portatu zen gurekin. (Itzultzean, Kathmandun afaltzera ere gonbidatu genuen).

Ilusio handiz montatu genuen kanpamentua eta berehala heldu den egunerako planak egiten ditugu. Zentzududena egun bat edo bi atseden hartzea izanen litzake, baina gehienak oso ongi sentitzen gara eta lehenengo kanpamentura joateko gauza guztiak prestatzen ditugu, ez dugu dudarik eta denbora gutxi dugunez, ezin dugu galdu posiblea baldin bada. Presa horrek egun batzuk beranduago bere prezioa kobratu zigun.

Lehenengo egunetan ez dugu atsedenik hartzen baina beti lo egitera kanpamentu basera itzultzen gara. Lehenengo kanpamentua 5.600 metroetan glaziar erdian montatu genuen eta bi egun geroago han gelditu ginen lo egitera. Oso gogorra lehenengo gaua altuera horretan, buruko mina kentzeko pilulak hartzen ditugu, baina hala ere ezin dut lorik egin. Biharamunean oso goiz kanpamentu basera jaisten gara eta han sorpresa ederra aurkitzen dugu, Elena, gurekin zegoen erizaina, kanpamentu basera iritsi zenetik ez zen oso ongi sentitzen eta hobera egin beharrean,txarrera egin du eta medikazioak ez dio onik egiten. kiko, gure medikuak “garun edema” duela susmatzen du eta ereskateko helikopteroa etortzeko mezu larria bidaltzen dugu.
Lehen bait lehen altuera galdu behar du. Bitartean guk, bada ez bada ere, jaisteko dena prestatzen dugu. Gure sorpresarako deia egin eta berehala helikopteroa oso azkar agertzen da eta Elena eta bere anaia Javi Kathmandura itzultzen dira. Beraientzat oporrak bukatu dira eta hortik beste hiru egunetara Iruñean daude.
Azkenean “garun edema” zen eta garaiz Elena ebakuatu genuen, fase txar batean sartzear zegoen eta.

Gure lanarekin segitu genuen eta hortik bi egunetara, lehenengo kanpamentura bigarren aldiz gaua pasatu eta gero Iñaki oso gaizki sentitu da eta uko egiten dio gailurrari, jaitsi egin gara baseko kanpamentura eta Diego arnas arazoekin hasten da, gauean oso gaizki dago eta Kikok “bular edema” diagnostikatu zion. Medikazioa jarri zion eta hiru egun pasa eta gero hobetu zen, hala ere, ezin izan zuen gailurrera joateko planarekin jarraitu. Javierrek ere Kanpo Basera iritsi zenetik ezin du ibili eta horrela etxera izuli arte egon zen Honekin lau gutxiago gaude gailurra saiatzeko, eta hauekin ere aukerak gutxiago dira.
Oso aste gogorra izan zen guretzat, gure aukerak gailurra zapaltzeko oso gutxi ziren eta lur jota geunden. Eguraldia gure alde zegoen eta nahiz eta elur piska bat bota, eguzkia nagusia zen egunero. Hamar lagun joan ginen eta gora joateko eta gailur saiakera egiteko bakarrik lauk baldintza onak genituen, beste alde batetik ez genekien oso ongi nondik hartu bidea goiko partean, batez ere bigarren kanpamentutik aurrera, nahiz eta arazo teknikorik ez egon. Baina altueragatik eta aldapagatik toki arriskutsuena zen.
Gurekin zegoen sherpak, “Sanduk”, mendia ezagutzen zuen, baina bere lana espedizio honetan ez zen “altuerako sherpa”, baizik eta espedizioko egitura base kanpamenturaino antolatzea. Horregatik berarekin hitzegitea erabaki genuen, ea nolabait gurekin etortzen ahal zen eta ea goitik ere gida lana egiten zuen.

Berehala baietz esan zuen (dolar batzuen truke, noski!) eta plan bat diseinatu genuen saio bakar batean  gailurrera iristeko.
Lau lagun prest geunden gora joateko eta bi egun atseden pasa eta gero, urriaren 9an base kanpamentutik gure sherparekin atera ginen. Egun horretan ez genuen presa handirik eta oso lasai hartu genuen eguna, materiala goiko kanpamentuetatik banandua zegoen eta pisu gutxirekin ere joan ginen. Hiru ordu eta erdi igotzen egon eta gero, lehenengo kanpamentura iritsi ginen. Biharamunean bigarren eta hirugarren kanpamentua muntatzeko material guztia prestatu genuen eta ilunabar ederraz gozatu genuen, aldapa bat gainditu eta gero, bigarren kanpamentuko lautadan sartu ginen. Ez genuen buruko minik eta gehienok ongi sentitzen ginen, 6.300 metrotan geuden eta oraindik gure gailurra ikusi gabe, benetan urrun zegoela!. Sandu sherpa eta gutariko beste bi heldu den eguneko lana aurreratzera bagoaz (bidea ireki behar zen eta asko kostatzen zen elurretan ibiltzea urratsik gabe), kanpamentuko lautada zeharkatu eta gero izotzezko muino bat igotzen dugu eta inguratzen hasten garenean, han agertzen da gure mendia, zorrotza, disdiratsu, horma zutak guztietatik eta ederra, guretzat ederrena. 
Kanpamentura itzultzen gara eta Unaik arazoak ditu, oinetan hotza sentitzen zuen eta aurreko egunetan ez da oso ongi ibili, dena den likido asko hartzeko eta beroa emateko esan genion.
Larunbata da eta gaurko eguna garrantzitsua da, egun batzuk daramagu altueran lo egiten eta honek asko desgastatzen du, horregatik kasu handiz ibili behar da sentsazioekin. Unai buru gogorra denez, ongi dagoela esaten du eta guztiekin aurrera egiten du. Ez dakigu zergatik baina ez zigun kasurik egin, ez zuen edaten, ez zuen jaten eta oinak gaizki zituen, baina guztia ezkutatzen zigun eta ez ginen ausartzen atzera bidaltzen.

Gaurko eguna polita da, nahiko hotza egiten du eta dendak jaso eta gero hirugarren kanpamenturantz abiatzen gara, oso lasai, desnibel handirik ez dago eta ez da gehiegi luzea gaurko etapa, bakarrik altuera daukagu aurka.
Azkenean gure mendia ikusten dugu eta hemendik aurrera lagun izanen dugu, oso gertu daukagunez, ere posiblea dela hasten gara sinisten. 

Bueltaka ibiltzen gara 3. k a n p a m e n t u a muntatzeko toki egokia aurkitzeko. Azkenean dendak toki espektakular batean muntatzen ditugu, alde batera bost metroetara glaziarra amildegian galtzen da, gure aurrean Himlung Himal eta beste aldean hobe ez urbiltzea. Azkar lotara bagoaz, heldu den egunean gailurra zapaltzeko aukera bakarra izanen dugu.
Unai ez dago batere ongi, oso gaizki dabil, ez du edan nahi eta ez du jaten, oinetako hotzez ere kexatzen da, berak ez du onartzen guk ikusten duguna, benetan altuerak gaizki egin dio eta ez du burua ezer erabakitzeko. Goizeko 5,30etan prest gaude ateratzeko, asko kostatzen zaigu gosaria prestatzea eta hotz horrekin janztea eta motxila prestatzea, dena den gure sherpa ez da mugitzen, gaua gaizki pasatu du eta ez dago oso ongi.

Azkenean 7,30etan, beranduegi, pozik eta gogoz atera gara gailurra aldera, gure sherpa gaixorik dago eta gaizki dabil. Dena den goraino iristeko asmoa azaltzen digu, niri bildurra sartzen zait sherpa horrela ikustea eta zalantza asko dut, ez garela iritsikoaren itzala gainean daukat. Denborarekin hobera doala ematen du eta lasaiagoa arnasten dut. Lepo bateraino jaitsi behar dugu, gero azken aldapa gainditzeko, 900 metrotako pala izoztu bat, 6.200 metroetatik 7.126 metroetara. Pala hasi bezain laster Unai ez dabilela ongi ohartu gara eta Juanjo berarekin itzultzen da. Agian hemen ez gara ohartzen baina Juanjok egin duena oso balore handikoa da, bi urte espedizioa prestatzen eta azken aldapa falta denean hainbeste aldiz amestutako helburua zapaltzeko, lagun batengatik mendiari ezetz esan eta berarekin jaitsi, bera sasoian eta indartsu zegoela ahaztu gabe. Ikasgaia guztioi eman zigun.

Hemendik aurrera nahiz eta oso mantso ibili, azkarrago mugitzen gara eta arratsaldeko 5,30etan, Sandu sherpa eta nik gailurra zapaldu genuen, Pedro 70 metro beherago gelditzen da oso berandu zelako eta oso motel aurreratzen zelako.
Goian gaude, ia bi urte espedizioa prestatzen eta inoiz iritsi behar ez zena, momentu batean hemen dago, mila aldiz argazkietan ikusitako gure ametsa eskuetan daukat, egia esan han goian sentsazioak izaten dira, baina altuera edota nekeagatik, ez zara erabat konszientea. Jaitsiera gauean egiten dugu, oso mantso eta kontu handiz, ia 5 ordu kostatzen zaigu 3. kanpamentura jaistea, Sandu limitean eta oso gaizki iristen da, denok lo sakuan sartu eta .......

Heldu den egunean bai, beheko kanpaldira jaitsi eta taldearekin topo egin eta gero hunkipena eta zirrara azaleratzen dira, seguruaski espedizioko momenturik politena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina