MENDIKO LIBURUTEGIA












LAS MONTAÑAS DE LA MENTE Robertt Macfarlane
Mila aldiz mendira bagoaz ere, mila aldiz sentsazio berdinak izaten ditugu. Unibertso horren aurrean txikia sentitzen gara, ez dakigu zergatik baina azaltzen ez dakigun sentsazio onak ditugu, ongi sentiarazten gaituzte baina gauza ez gara deskribatzeko.
Liburu honetan, Macfarlanek mendetan zehar gizakientzat eta guretzat mendiak suposatu duen guzti horri hitzak jarri dizkio, mendi txiki edo handi batean izandako esperientzia baten aurrean sentitzen dugun guztiari, mendizale kulturaren garapenaren argudio zientifiko eta poetikoarekin.
Liburu honen atzean ikerketa eta ikasketa lan handi bat dago, besteak beste mendiei bere bizitza eman dieten pertsonai garrantzitsuenenak, baita historian zehar izandako pentsadore, filosofo eta naturaren ikasleenak.
Ez da mendiko eleberri bat edo mendiko literaturaren liburu klasiko bat, baina natura beste ikuspuntutik ikustaraziko dizu. Pastel honen ginda, Mallory eta Everesteko historia deskribapena, pasio eta heriotzaren historia ederra.


LOS CIELOS DE ASIA.  Iñaki Otxoa de Olza. Liburu autobiografiko bat da, Iñakik alpinismoaz eta bizitzaz zuen ikuspuntua erakusten digu. Bere orrietan goi mendia suposatzen den erronka, bere modu erreza eta xumea, deskribatzen du. 

Liburu hau ez da bakarrik Himalaiako mendien igoeren deskribapena, baizik eta ere sentimentuz eginiko liburua, modu bat bizitzeko mendia eta bizitza edo bizitza eta mendia, biak batera, bananezinak.

Bihotzarekin idatzitako liburu eder bat da.







------------------------------------------------------------------------------------------------------



MENDI MINEZRamón Olasagasti. Argia aldizkarian agertu zen bezala, “Joan zaizkigun 22 euskal mendizaleen bizitza bizia”. Liburu honetan 22 euskal mendizaleen biografiak agertzen dira, mendian hil diren 22 mendizaleen oroimenari beste helduleku bat eskaini nahian. Baina hori baino gehiago bada.
Mendiminez bizi izan ziren guztien grina hori islatu nahi izan dut, pasioak ezin litezke ez azaldu, eta ez justifikatu. Sentitu egiten dira, ala ez. Horrela azaldu zuen Ramon Olasagastik Elkar argitaletxearekin argitaratutako liburua.
Garai eta belaunaldi desberdinetako euskal mendizale hauen bizitzaren bidez, Euskal mendizaletasunaren historia ezagutzen dugu, Karakorum eta Himalaian izandako lehenengo espedizioetatik, azken belaunaldietako gazteek mundu osoan zehar dauden pareta handietan egindako eskaladako bide ikaragarriak arte. Eta historiarekin batera mendizaleek alpinismoarekiko izan zituzten sentimenduak eta grina ere azaltzen da.
“Izenburuko min horrek ez dio oinazeari erreferentzia egiten, maitemin hitzean dagoen nahi edo gogo bizi horri baizik” dio Olasagastik.
Azken finean heriotza baino, argi dago bizitza edo bizitzaren zergatia aurkitu zutela mendian.
Jose Luis Padronek gaztelanira itzuli zuen liburu hau.(Las cumbres del alma).

------------------------------------------------------------------------------------------------------

Los conquistadores de lo inútil, Lionel Terray.
L. Terray alpinismoaren munduan ezaguna zen, baina batez ere Annapurnaren lehen konkistaren parte hartzeagatik ospetsua da.
Liburu honetan bere autobiografia idatzi du, bere izaera, bere aktibitate alpinistiko frenetikoa, txikitatik nola formatzen da alpinismoan, bere teoriak eta batez ere bere pasioa, barruan sartzen zaizkigu liburua irakurtzen.
Oso bizitza trinkoa bizi du alpinista honek, garai hartan pentsaezina ziren  osatu zituen igoerak, gehienetan Louis Lachenal lagunarekin eta gaur egun oraindik goi mailako igoerak dira berak irekitako bideak.
Maurice Herzogek Annapurnaren gainean idatzitako liburua irakurri dut eta Terrayk espedizio hura ere kontatzen du liburu honetan, ze desberdin bizitzen diren gauzak harritzen nau. Terray Himalaiako jendea, bizimoduak, porteadoreak, oso errespeto eta mirespen handiz tratatzen ditu bere kontakizunetan, berriz, Herzogek bere nagusitasunetik ikustarazi dizkigu.
Liburu hau goi mailako alpinismoaren liburu bat da eta dudarik gabe bere protagonista garai guztien alpinistarik hobenetariko bat da. Mendizaleentzat derrigorrezko irakurketa bat da.

------------------------------------------------------------------------------------------------------


La montaña desnuda, Nanga Parbat-hermano, muerte y soledad, Reinhold Messner. Liburu hau biziraupen ikastaro trinko bat da. Honetan goi mailako mendiaren balentriarik handienetariko esperientzia bat kontatzen digu Messnerrek. Bere balentria handia eta bere ezbeharra hain zuzen. Gizaren mugaren gaineko istoria ahaztezina Nanga Parbat mendian.
Nanga Parbat mendiarekin Alemanian zegoen obsesioa eta menperatzeko izan ziren saiakerak, 1970. urteko espedizioa izan zen arte agerian uzten dizkigu.
Espedizio honetan Mesnner, bere mendia bezala, ere biluzten da eta bere sentimentuetan, bere historian eta bere bizitzan sartzen gara, espedizio horretan gertatu zena oso ongi ulertzen. Urte asko pasa eta gero, gertakizunak bere tokian jartzen ditu.
Dena den balentria eta ezbeharraren istoria bat da, gertakizun hunkigarri eta ikaragarriak kontatzen ditu eta irakurketa bitartean zirrara askok gure gorputza eta gure burua zeharkatzen ditu.

------------------------------------------------------------------------------------------------------


 Annapurna primer 8000. Maurice Herzog. 

Liburu hau, nahi ta nahiez mendizaleen liburutegian egon behar da. Mendi handi baten konkistaren historia, lehenengo 8.000 eta ere ezezaguna zen herri baten esplorazioa. Herzogek, espediziotik itzuli berria zen eta ospitaleko ohetik, bere anaiari liburu honen diktaketa egiten dio. Bere bi eskuetako hatzamar guztiak galdu zituen eta horregatik diktatu behar izan zuen. Liburuan, gerla bukatu zenetik egindako prestaketak, partaideen aukeraketak, gertakizun guztiak gailurrera iritsi zen arte kontatzen du. Jaitsiera eta itzulera ere kontatzen du, tragedia bihurtu ahal izan zena, azkenean protagoniteentzat kalbario bat besterik ez zen izan.
Liburua balentria handi baten kontaketa bat da eta mendizale zein mendizale ez direnek historia honekin gozatuko dute.
Pertsonalki asko gustatu zait eta Herzogek espedizioan egindako lana ikaragarria da eta oso ona, hala ere zirrrikito bat uzten du bere protagonismoa justifikatzen duela susmatzeko. Irakurketa aurrera zihoan bitartean, bera gailurrera lehenengoa iritsiko zenaren justifikazioa gero eta argiagoa ikusten dut.
------------------------------------------------------------------------------------------------------


Mal de Altura, (Into Thin Air/Mendiko gaitza), Jon Krakauer kazetari iparamerikarraren liburuaren izenburua da., 1996ko maiatzaren 10ean Everest mendian izandako gertakariak kontatzen ditu, horren ondorioz 12 lagun hil ziren.
Autorea, egun hartan, Everesteko gailurra igotzen ari zen, hego aldeko lepotik gora (8.000 metrotik gora), ekaitza batek espedizio desberdinen mendizale asko harrapatu zituen. Everestera Outside online aldizkarirako korrespontsal bezala joan zen. Aldizkarikolehenengo asmoa “beheko kanpaldira” iristea zen eta  Everest mendiko komertzializazioaren gainean artikulu bat idaztea.
Krakauer espedizio komertzialekin kritiko agertzen da, hauek segurtasun minimoak alde batean uzten dituzte bere emaitzak lortu ahal izateko. Dena den liburua irakurri eta gero Krakauerrek kazetari lan handi bat egin duela sentsazioa dut, Everesteko bihotzean gerra, eta bera gerrako erreportaria izan balitz bezala, “in situ” ia zuzenean gizakiaren miseriak erakusten dizkigu, eta bere lana egiten duen bitartean, gure sudur aurrean jendea hil zorian eta hiltzen agertzen dira.
Seguruaski bere lagunengandik zerbait gehiago egin ahalko lukeen, baina seguruaski ere, bere lagunak bezala hilda legoke.
Liburu hau drama handi bat da ederki deskribaturik eta ikerketa lan on bat egin eta gero liburuan agertzen diren guztien aurrekariak erakusten dizkigu.

------------------------------------------------------------------------------------------------------



 Linde Waidhoferek argazkilaria "Patagonia Desconocida"  bere liburuaren hedapena baimendu zuen. Txilen gertatzen ari dena kezka eta gaitzespena adierazteko modu berezi honen bidez.
Argazkilari honek liburu honetan irudikatzea lortu duena deskribatzeko hitzik ez daude eta horregatik zuek ikustea eta gozatzea hoberena da. Klikatu argazkian liburua ikusteko. Ongi pasa!
Artistaren wengunea hau da: www.westerneye.com



------------------------------------------------------------------------------------------------------


La montaña es mi reino (Mendia nire erresuma da/La montagne est mon domaine).
Sokako laguna nola sentitzen duen eta zer garrantzia duen proiektu batean, bere eskaladen kontakizunetan agerian uzten ditu.
Azkenean liburuaren irakurketaren zehar, bere bizitzan garrantzi handia izan dituen pertsonaiak ere deskribatzen ditu.
Gaston Rebuffatek, liburu honetan txikitatik ibili zituen bideak alpinista eta gida izateko erakusten dizkigu.
Baina bide oso sakona eta sentikorra da, oso ongi gailurra, igoera, alpinista, zailtasuna, arriskua eta hitz askoz gehiago bere Alpeetako inguru horretan berarentzat zer diren azaltzen ditu.


------------------------------------------------------------------------------------------------------

EVEREST. La conquista de la cima.

Himalaiako historia gustatzen zaionari, liburu honetan inon aurkitzen ez diren sentsazioak aurkituko ditu.
Everesteko historia garaiko argazkietan eta protagonistek momentuan idatzitakoa, une garrantzitsuena, 1953ko maiatzak 29a Tenzing Norgayk eta Hillaryk gailurra zapaldu zutenean. Eta , nola ez! Irvine eta Malloriren saiakera misteriotsua ere agartzen da besteak beste.
Himalaiako historiaren libururik garrantzitsuenetariko bat da.



------------------------------------------------------------------------------------------------------

Nima, Namtxeko Sherpa.
Himalaiara lehenengo aldiz joan baino lehenago liburu hau oparitu zidaten. Gazte literaturako liburu bat zela esan zidaten, baina irakurri eta gero, adin guztientzako liburu interesgarri bat dela ikusi dut.
Eleberri hau ez da mendiko liburu bat, baina erakusten digun guztia, Himalaian eta Kunbu ibarrean gauzatzen da. Zonalde horretako sherpen sinismenak eta bizimodua, Himalaiako ohiturak, budismoaren filosofia eta heriotza eta bizitzaren artean nola bizitzen duten ikusiko dugu Nima mutikoaren eskutik.
Mendia oso sakonean sentitzen dugunok liburu honekin bat egin dugu eta asko gozatu ere.Josep-Francesc Delgadok idatzitako liburu bat da. Harreman estua izan du Himalaiako Kunbu inguruko herriekin eta Sagarmatha izeneko eleberri bat du.
Liburu honi esker, Himalaiako jendea eta herriez, beste ikuspuntu desberdin bat nuen Himalaiara joan nintzenean.

------------------------------------------------------------------------------------------------------

Pirineoa beti zirrarak sentiarazten dizkit, txikitatik, Belagoako mendiak hasieran, aurrerago Aneto eta Maladetak 15 urtekin joan nintzenean. Bi urte beranduago "Club Deportivo Navarra "k, Marcos Feliuren liburu bat editatu eta argitaratu zuen, "La conquista del PIRINEO".
Liburu honetan Pirineoaren beste dimentsio bat deskubritu nuen, bere HISTORIA ETA KONDAIRAK.
Historia barruan lehenengo konkistadoreak eta haiekin batera izen gabeko mendizale ausartak. Historia non bukatzen da eta kondaira non hasten den zaila da bereiztea.
Niri mendia eta menditasuna beste begi desberdinekin ikustea irakatsi zidan eta horregatik zerrendako lehenengoa da.
Liburuak informazio asko du eta ikerketa lana handia ere, horregatik oso lan serioa da baina batera oso entretenitua.
Pirineotako gailur askok bere konkistadoreen izenak ditu. Horrela "Estasen" korridoreari, adibidez, Lluis Estasen Pla eskalatzaile katalandarrak izena eman zion eta askoz gehiago ere pirineista ospetsuen izenak hartzen dituzte.